Saltar al contenido

Prentsa-Oharrak

IMQk Euskadiko klinika pribatu handiena izango denaren lehenengo harria jarri du Zorrotzaurren

IMQren lehendakaria eta konpainiaren Aholkulari-Zuzendari Nagusia, Pedro Ensunza eta José Andrés Gorricho hurrenez hurren, egon dira ekitaldian, Bilboko alkate Iñaki Azkunak, Bizkaiko Ahaldun Nagusia den José Luis Bilbaok lagunduta.

Osasun zentroa eraikitzeko Zorrotzaurreko obra hauek Bilbo berria garatuko den eremuan egindako lehenengo lanak dira.

Bihar-etziko Bilboren garapenerako IMQk egindako ekarpenaren eta Euskal Herri osorako osasun eta medikuntza arloan egindako apustu sendoaren ikur izango da klinika. Eraikuntza lanak bi urtez luzatuko dira.

Osasun zentro berriak, 9.000 m2-ko lursailean kokatua eta 30.000 metro koadrodun eraikitako-azaleraduna, ospitalizaziorako 210 leku, ZIU, larrialdiak eta eguneko ospitalea edukiko ditu hainbat zerbitzuren artean, baita kirurgi-aldea, obstetri-aldea, irudi bidezko diagnosi-aldea, medikuntza nuklearra, onkologia eta interbentzionalismo baskularra ere.

Lursorua, eraikuntza lanak eta instalazio eta ekipamenduak kontuan hartuta, 85 milioi euro inbertituko ditu Igualatorioak instalazio berrietan.

Carlos Ferrater eta Alfonso Casares izan dira proiektuaren egileak eta San José eraikuntza-enpresak egingo ditu Euskal Herrian osasun eskaintza pribatuaren arloan erreferentziazko zentroa izango denaren lanak.

IMQren azpiegitura berria osasun laguntzaren kalitatearen eta zerbitzuaren bikaintasunezko irizpideetan dago oinarritua. Horretarako, zirkuituak eta funtzionaltasuna optimizatuko ditu eta punta-puntako teknologiaz hornituta egongo da.

Bilbon, 2010eko otsailaren 9an.

Euskadiko klinika pribatu handiena izango denaren lehenengo harria gaur jarri da Zorrotzaurren. Igualatorio Médico Quirúrgicoren (IMQ) azpiegitura berria Zorrotzaurreren berriztapen osoari begira burutu den aurreneko lana  da eta Bilbo suspertzeko lanetan funtsezko proiektu bat. Klinika, bihar-etziko Bilboren garapenerako IMQk egindako ekarpenaren eta Euskal Herri osorako osasun eta medikuntza arloan egindako apustu sendoaren ikur izango da. IMQren lehendakaria eta konpainiaren Aholkularia-Zuzendari Nagusia izan dira lehenengo harria jartzeko egin den ekitaldian, Bilboko alkate Iñaki Azkunak, eta Bizkaiko Ahaldun Nagusia den José Luis Bilbaok lagunduta.

Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektoak izan dira Igualatorio Médico Quirúrgicok Zorrotzaurreko zelaian eraikiko duen klinika berria diseinatzeko arduradunak. Berrikuntza funtzionalez, teknologikoz eta asistentziazkoz hornitutako punta-puntako osasun ekipamendua izango dute instalazio berriek, osasun laguntza pribatuan erreferentziazko bihurtuko direnak.

Klinikak 30.000 metro koadro baino gehiagoko eraikitako-azalera izango du, 9.000 metro koadroko lursail batean kokatua eta bertan, IMQk 85 milioi euro inbertituko ditu. Kopuru horretan aurreikusten dira lursailaren balioa, eraikuntza bera eta baita ekipamenduetan egindako inbertsioa ere. San José eraikuntza-enpresak egingo ditu IMQren azpiegitura berriaren lanak eta bi urtez luzatuko dira.

Igualatorioak osasun zentro berria osoko izaeraduna izateko asmoz pentsatu du eta, medikuntza eta kirurgia arloko espezialitate guztien zerbitzuak eskainiko ditu. Punta-puntakoak diren diagnosirako baliabidez eta  bitarteko terapeutikoz, kalitatezko larrialdi zerbitzu batez, 365 egunez eta 24 orduz lanean ariko den Zainketa Intentsiboetako Unitate batez (ZIU), ama-haurrentzako gune batez, onkologia unitate batez eta beste hainbat zerbitzuz egongo da hornitua. Horrez gain, gaixoen eta profesionalen arteko harremana erraztuko duten kontsulta medikoentzat zuzendutako guneak izango ditu, laguntza-oso hobe bat ziurtatuz. Oinarrizko beste aktibo bat izango da ospe eta esperientzia handiko bertako erizain profesionalen talde zabala.

Zentroaren eredua honako hau da, kalitate zorrotzeneko osasun laguntza eta teknologia eta, konfort eta erosotasun handiena uztartuko dituen punta-puntako osasun ekipamenduarena.

Zerbitzuak

Ospitaleko zerbitzuak funtzionaltasun eta profesionalentzako eta gaixoentzako zirkulazio errazean oinarritutako irizpideeen arabera banatuko dira. Klinikak 340 plazatarako lur azpiko aparkaleku bat izango du. Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskainiko ditu:

-Gaixoaren ongizatea eta erosotasuna hobetze aldera, aukerarik zabalena eskainiko duten teknologiarik berrienarekin hornitutako 158 banako gelako ospitalizazio unitateak.

-Kirurgi-aldea eta obstetri-aldea. Klinikak, adimendunak eta balioanizdunak diren 10 ebakuntza gela  izango ditu (kirurgia anbulatoriorako ebakuntza gelak barne), baita 3 erditze-gela ere.

-12 boxez osatutako Zainketa Intentsiboetako Unitatea.

-Unitate bereziak: endoskopia unitatea, litotrizia, interbentzionalismo baskularra etab.

-Eguneko ospitale bat eta, medikuntza nuklearrean (PET-OTA, Gammakamera) eta  erradioterapian (azeleragailu lineala eta brakiterapia) teknologiarik aurreratuena duen  onkologia-alde bat ere egongo da.

-Nabarmendu beharreko beste alde bat larrialdiena izango da. Gaixo helduentzako eta gaixo pediatrikoentzako gune bereiziak edukiko ditu eta 16 boxez hornitua egongo da.

-Irakaskuntza eta ikerkuntza.

Eraikina

Eraikina bere sortzean oinarri-oinarrizkoa izan den eta maila guztietan aurki genezakeen elkarreragiteko ideia batekin izan da pentsatua.

Ospitaleratzeetarako aurreikusita dagoen etxaurre poligonala da proiektu osoaren atalik bereziena eta, ziurrenik, irudia bera ere bai. Poligono itxurako profil hau aldatuz doa solairu bakoitzean, Zorrotzaurre aldearen bihar-etziko birmoldaketan modu ezin hobean bat egingo duen irudi arkitektoniko indartsu bat sortuz.

Gelak ahal denik eta ikuspegirik onena izan dezaten jarri dira. Hegal berezienetan  3 suite daude solairuko, azalera handiena duten guneetan kokatuak hain zuzen, gela horien beharrizanetara hobeto egokitzeko asmoz.

Ingurumenaren eta iraunkortasunaren ikuspuntutik begiratuz gero, eraikinaren beraren diseinutik sortutako parametro ekoeraginkor pasiboen aplikazioa izan da, alde batetik, erabili den ikuspuntua: orientazioaren eta erabileraren arteko erlazio ezin hobea, aireztapen naturala eta, estaldura modularrak eta erregistrableak, etxaurreetako aire-ganberak, beira bikoitza eta eguzki-babesa, eta antzeko kontrol termikorako neurriak erabiliz eguzki-erradiazioen eta galera termikoen kontrola. Eta bestetik, parametro ekoeraginkor aktiboen aplikazioa: saneamendu sarea eta barne-zirkuitu bidezko urak berrerabiltzea, energia berriztagarrien erabilera, etxeko ur beroa emateko eguzki-panel termikoak e.a.

Asistentzia lana burutzea erraztuko duen giro lasai eta argitsu bat izango duen eraikin bat egitea da helburua, eta euskarritzat honako gai hauek oinarrizkoak izango dira gaixoen eta osasun arloko profesionalen arteko erlazio egokien. Horrez gain, zerbitzu zentralentzat inguruarekin era egokian bat egingo duen eraikin baxu eta horizontal bat aurreikusi da, Bilboko ibai ertzean erreferentziazko eraikina izango den ustearekin.

IMQ

Igualatorio Médico Quirúrgico -1934an sortua-, enpresa-talde handi bat da, osasun aseguruetan zentraturiko dibisio batez, IMQ Seguros –osasun aseguruak komertzializatzen ditu-, eta osasunarekin, ongizatearekin eta hirugarren adinarekin zerikusia duten osasun eta laguntza zerbitzuen bigarren prestatzaile batez, IMQ Servicios, osatua. Zerbitzuen esparruan IMQ zuzenean dago inplikatua zerbitzuen prestazioan, kliniketan, hainbat tratamendu zentrotan eta diagnosi-arloan duen presentziarekin. Erabateko liderra Euskadin, Igualatorio Médico Quirúrgico estatuko zazpigarren osasun aseguratzailea da. Laguntzarako azpiegitura sendo batez gain, erabateko eta kalitatezko estaldura, eta, ospe handiko mediku talde handi bat dira gaur egunean 309.000 aseguratu dituen konpainia honen lidergoaren arrazoi nagusiak.

IMQ Zorrotzaurre Klinika

KLINIKA BERRIA-DATUAK

-Osasun zentro berria 9.000 m2-ko lursail batean dago kokatua eta 30.000 metro koadro baino gehiagoko eraikitako-azalera edukiko du.

-Proiektuaren egileak Carlos Ferrater eta Alfonso Casares izan dira eta, San José eraikuntza-enpresa izango da eraikuntza lanen arduraduna. Eraikina Euskal Herriko osasun eskaintza pribatuaren arloan erreferentziako zentro bilakatuko da.

-Lursailaren, eraikinaren eraikuntzaren eta instalazio eta ekipamenduen artean, Igualatorioak 85 milioi euro inbertituko ditu instalazio berrietan.

-Ospitaleratzea = 158 banako gela.

-ZIU = 12 ohe.

-Kanpo kontsulta = 3000m2 (gutxi gorabehera 60 kontsulta).

-Eguneko ospitalea (onkologikoa / mediku-kirurgikoa) = 28 boxe.

-Larrialdiak = Larrialdi orokorrak (10 boxe)  + Pediatria larrialdiak (3 gela).

-Kirurgia blokea = 10 ebakuntza-gela.

-Obstetria blokea = 3 erditze-gela.

-Irudi bidezko diagnosia (Ohiko erradiologia, EMN, OTA, OTA64, Teleagintea, Mamografia, Ekografia, Ortopantomografoa).

-Medikuntza nuklearra = PET-OTA eta Gammakamera.

-Interbentzionismo baskularra = hemodinamika gela eta gela baskularra.

-Erradioterapia = azeleragailu lineala eta brakiterapia.

-Laborategia.

-Endoskopia unitatea.

-Litotrizia (muskulu eskeletikoa, giltzurrunetakoa).

-Ikerkuntza eta Irakaskuntza.

-Gutxi gorabehera 340 leku aparkatzeko.