Bilboko Goi Ingenieritza eskolak aipamen berezia egin die Zorrotzaurreko IMQ-ren klinikaren lanei konplexutasunagatik eta singulartasunagatik
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko hogeita hamar ikaslek bisitatu berri dituzte IMQ Zorrotzaurren eraikitzen ari den klinikako obrak, unibertsitateak aukeratuta, proiektuaren singulartasuna eta konplexutasuna ikusita. Izan ere, batetik IMQ Zorrotzaurren eraikitzen ari den eraikin berriaren singulartasuna, eta bestetik, eraikuntzarako dituen ezaugarri interesgarriak (eraikin arruntetan ohikoak ez direnak), izan dira Eraikuntza Master Ofizialeko arduradunek Igualatoriori ikasleentzako bisita gidatua eskatzera eraman zutenak.
Helburua, beraz, titulatu berriei eraikuntzaren arloko ezagutza zabalagoak eta praktikoagoak ematea zen, gerora profesional moduan erabili ahal izateko, eta horretarako, parekorik ez duen obra bertatik bertara ezagutu zuten. Forjaketa postezatuarekin edota eraikuntzaren zimenduekin lotutako eraikuntza-konponbideak izan ziren bisitaldian jakin-min handien sorrarazi zutenak. Horren harian, ezin da ahaztu bai Zorrotzaurre bai Abandoibarra Bilboko itsasadarrari irabazitako lurrak direla, eta orube horietan eraikitzen direnak konplexutasun handikoak direla. Carlos Ferrater (Arkitekturako 2011ko Sari Nazionalarekin saritua) eta Alfonso Casares arkitektoak izan dira IMQ-ren klinika berria diseinatu dutenak.
IMQ Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko IMQ-ren klinika Euskadiko klinika pribaturik handiena izango da. Azpiegitura berri honek Zorrotzaurreko osoko hiri-berroneratzearen arloan egiten den lehenengoa da, Bilboren suspertzean oso proiektu garrantzitsua. Klinikak Bilbo berriaren garapenean egindako ekarpena adieraziko du, hala nola Euskal Herriko osasuna eta medikuntzaren alde egindako apustua ere. Zentroak azken belaunaldiko osasun ekipamendua izango du, funtzionamendu, teknologia eta asistentzia arloko berrikuntzez hornitua, eta egoitza berria osasun asistentzia pribatuko erreferente bihurtuko dute. Zentroaren oinarria azken belaunaldiko osasun ekipamendua izango da; halaber, asistentziaren eta teknologiaren kalitatea erosotasunik handienarekin osatuko du.
Klinika 9.000 m2-ko partzela batean kokatuko da, guztira 18.000 metro koadroko azalera izango du eta 85 milioi euroko inbertsioa eramango du. Diru-kopuru horrek lurzoruan egindako inbertsioa, eraikuntza eta ekipamenduan egindako inbertsioa hartzen ditu. San Jose eraikuntza enpresak burutuko ditu IMQ-ren azpiegitura berriaren lanak, eta bi urtez luzatuko dira.
Igualatoriok etorkizuneko zentro medikua osotasunean proiektatu du eta espezialitate mediko-kirurgiko guztietako zerbitzuak eskainiko ditu. Diagnosirako eta terapiarako azken belaunaldiko baliabideak izango ditu, larrialdietarako kalitatezko zerbitzua, Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU) urte osoan eta egun osoan zabalik, ama-haurren arloa, onkologia unitatea, etab. Halaber, zentroak pazienteen eta profesionalen arteko harremana errazten duten kontsulta medikoak egiteko espazioak izango ditu, eta horrek osoko asistentzia hobea izango du ondorio. Oinarrizko beste aktiboetako bat profesional sanitarioen talde zabala izango da, guztiak ere entzute eta eskarmentu handikoak.
Zerbitzuak
Ospitale-zerbitzuak bi irizpide nagusiren arabera banatuko dira: funtzionaltasuna eta profesionalen zein pazienteen mugitzeko erraztasuna. Klinikak 340 plazako lur azpiko aparkalekua izango du eta horiek ez ezik, honako zerbitzu hauek ere izango ditu:
-210 ospitalizazio plaza.
-Ospitalizazio unitateak pertsona bakarreko 158 logelarekin, azken berrikuntza teknologikoz hornituta, pazientearen ongizatea eta erosotasuna ahalik eta handienak izateko aukera emate aldera.
-12 boxez osatutako ZIU.
-Kirurgia-obstetrizia guneak. Klinikak erabilera anitzeko 10 kirurgia gela adimendun izango ditu (kirurgia anbulatorioko kirugia-gelak barne), eta erditzeko hiru gela.
-Unitate bereziak: endoskopia, litotrizia, hodietako interbentzioak egiteko… etab.
-Bereziki aipatzekoa da ere larrialdietako gunea, paziente helduentzako eta haurrentzako gune berezituak izango dituena, eta 16 boxez hornitua egongo dena.
-Halaber, onkologia arloa ere egongo da, eguneko ospitalea eta guzti, medikuntza nuklearreko (PET-TAC, Gammakamera), eta erradioterapiako (azeleragailu lineala eta brakiterapia) teknologiarik aurreratuenak izango dituena.
-Irakaskuntza eta ikerketa.

