Saltar al contenido

Prentsa-Oharrak

IMQ taldeak, Teknon taldearen lankidetzarekin, indartu egiten du eskaintza onkologikoa eta kantzerraren diagnostikorako eta tratamendurako osoko laguntza-unitatea sortzen du

Unitate honekin, IMQk, Teknonen babesarekin, diagnostiko eta tratamendu onkologikoan Euskal Herriko erreferentzia-pribatua bihurtu nahi du

Proiektu honen garapenak egungo eskaintza indartzeko aukera ematen du, azken urteotan maila erabakitzaile altuarekin garatzen ari den zerbitzu batean aurrera pausu bat gehiago emanez

Unitatea jakintza-alor anitzeko taldearen eraketan oinarritzen da, gaixoari zuzendutako zerbitzu eta errekurtso berrien gehitzearekin, hala nola erizaintza espezializatua

Unitatea IMQ Zorrotzaurre klinika berrian kokatuko da, bezeroari zuzendutako diseinua izateaz gainera, errekurtso teknologiko eta giza-errekurtsorik egokienak dituen tokia delako

Bilbon, 2011ko azaroaren 29an

IMQ-k kantzerraren diagnostikorako eta tratamendurako osoko laguntza-unitatea sortu du Teknon Taldearen lankidetzarekin, onkologian Euskal Herriko erreferentzia-pribatua bihurtu aldera. Elkartasun estrategiko honen bidez IMQk egungo eskaintza indartzen du, betiere azken urteetan garatzen ari den zerbitzua oinarritzat hartuz, hau da, profesional talde sendoarekin eta gaixotasun onkologikoaren diagnostikorako eta tratamendurako teknologia berriak etengabe gehituz.

Bestalde, Teknon taldeak bere esparru geografikoa zabaltzen du onkologiaren alorrean, gaur egun Bartzelonako Teknon Institutu Onkologikoaren bidez garatzen duen jarduera.

Bi erakundeen arteko elkartasuna lankidetza hitzarmen batekin gauzatzen da. Honen ondorioz Teknon proiektuaren parte bihurtzen da eta onkologiari eta erradionkologiari buruzko bere ezagutzaz eta jakina den esperientziaz baliatzeko aukera ematen du. Hitzarmena Bilboko IMQren egoitzan sinatu da eta bertaratutakoak lehendakaria, Pedro Ensunza; aholkulari delegatua, José Andrés Gorricho eta zuzendari orokorra, Mitxel Duñabeitia izan dira; eta Teknon Zentro Medikoaren izenean, aholkulari delegatua, Robert Manson eta zuzendari medikoa, Josep María Payà.

Grupo IMQ eta Grupo Teknon arteko elkarlana

Teknon Zentro Medikoaren eta IMQren arteko elkarlana etorkizunean proiektu berriei ekiteko jarraikortasun helburuarekin sortzen da.

Osoko laguntza-unitatea

Proiektuaren helburu nagusia onkologia alorrean egungo osasun-asistentzia indartzea da. Horretarako, profesionalen eta espezialitateen arteko integratze eta koordinazio maila handiagoa bilatzeaz gainera, egungo eskaintza ere osatzen du, batez ere laguntzazkoak ez diren alde horietan, eta gaixoa eta bere inguru familiarrak behar duen arreta pertsonalizatuagoa azpimarratzen du. Hau guztia, gakoa diren aspektuak ahaztu gabe, hala nola kalitatea eta segurtasun klinikoa.

Unitatea IMQ Zorrotzaurre Klinika berrian egongo da; eguneko ospitale onkologikoa, erradioterapia eta kanpo kontsulten unitatea barne hartzen dituzten 1.300 m2 inguruko instalazioetan.

Gaur egungo zerbitzua indartzeko bereziki lantzen ari diren alderdiak honakoak dira:

-Jakintza-alor anitzeko talde baten eraketa, onkologia espezialitateko profesionalez gain, gainontzeko espezialitatekoak ere batzen dituena. Era koordinatuan eta prozedura eta protokolo berdinen arabera lan eginez. Koordinazio honetan, zerbitzua leku bakar batean kokatua egoteak ere eragiten du.

-Erizaintza espezializatu talde baten ezartzea, gaixotasun onkologikora zuzendutako formazio eta gaitasun espezifikoarekin. Gaixoaren eta bere inguru familiarraren euskarria izango da, prozesu guztian zehar lagunduz.

-Eskaintza globalaren garapena, gaixoa laguntzera zuzentzen diren zerbitzu horien sartzearekin, bai gaixotasunean zehar zein gero. Euskarri emozional eta psikologikoa, edo elikadura, edo beste zerbitzu batzuekin lotura, adibidez etxeko ospitaleratzea.

-Berezitutako esparru fisikoa, modernoa eta era egokian hornitua. Gaixoari zuzendutako diseinu batekin, ahalik eta erosotasun eta sarbide handiena lortu aldera, eta, edonola ere, bere intimitatea gordetzen duena.

Barne hartzen dituen zerbitzuak

-Gaixo onkologikoaren ospitaleratzea, solairu berdinean dauden banako gelekin, klinika osoan bezala, gaixoaren erosotasuna eta intimitatea gorde aldera.

-Eguneko ospitale onkologikoa.

-Kanpo kontsultak.

-Erradio onkologian erresoluzio handiko teknologia duen erradioterapia zentroa (azeleratzaile lineala).

-Farmazia onkologikoaren zerbitzua,zitostatikoak prestatzera zuzendua.

-Gaixo onkologikoaren tratamenduan espezializatutako erizaintza taldea.

-Gaixotasunaren tratamenduak berekin dakarren beste espezialitate eta zerbitzu batzuen sartzea.

-Teknologia berriak eta medio diagnostikorik aurreratuenen euskarri osoa: Pet - tac, Gammakamara, RMN eta Tac bidezko simulazioa besteak beste.

Fisikoki unitatea 1. solairuan/ kokatzen da eta honako gune konkretuek osatzen dute:

-Kanpo Kontsulta Unitatea (220 m2 gutxi gora-behera), profesionalentzako 5 bulegorekin, arrera gunea eta berezko itxaron gela.

-Eguneko ospitale onkologikoa eta erradioterapia guneak 1.059m2 hartzen ditu gutxi gora-behera:

-Onko-Hematologiko Ospitalea (Kimioterapia), honako hornidura fisikoarekin:
   -11 box: gela pribatuak dira, besaulki eta komun pribatuarekin.
     Bereizitako itxaron gela ere badute.
   -Farmazia espezifikoa onko-hematologiko ospitale ondoan.

-Erradioterapia:
  -Azeleratzaile lineala (2 bunker).
  -Erradio ebakuntza-gela bat ere badu, brakiterapia tratamenduetarako, besteak beste.

Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) Euskadiko osasun-asistentzia aseguratzaile sektorean erakunde nagusia da eta Estatuko garrantzitsuenetariko bat. Osasun aseguruez gain, 300.000 bezero baino gehiagorekin, berezko zentro sare baten bidez ere ematen ditu bere osasun zerbitzuak.

Onkologiaren alorrean duen eskaintza indartzeko aurrera eramaten ari den proiektuaren garapenaren lehenengo urratsak 2010 urte hasieran eman ziren, zerbitzuaren kontzentrazioarekin, batez ere eguneko ospitale onkologikoari dagokionez, Vicente San Sebastián Klinikan, eta erizaintza espezializatuaren irudiaren sartzearekin. Lehenengo urrats bat, gaur garatzen ari den proiektuaren hazia, non bere koadro profesionalaren konpromisoa eta parte-hartzea funtsezkoa izaten ari den.

Teknon Zentro Medikoak espezialitate mediku-kirurgiko guztiak barne hartzen dituen osoko zerbitzu medikoa eskaintzen du, bai helduentzako zein haurrentzako. 2.000 profesional baino gehiagok egiten dute gaixoen zerbitzura lan Bartzelonako hirian osasun arreta pribaturik onena ziurtatzeko.

Teknon Institutu Onkologikoak (IOT) 2000. urtetik eskaintzen du kantzerraren diagnostiko eta tratamenduan osoko osasun arreta. IOT New York-eko Memorial Sloan-Kettering Cancer Center-aren ereduaren arabera antolatzen da (kidetasun akordio bat mantentzen du zentro honekin), gaixoari kasu bakoitzean egokiena den azken belaunaldiko aurrerapen zientifiko eta teknologikoei sarbidea bermatzen diona. Talde medikoa, onkologian jakintza-alor anitzeko jarduera eta kantzerraren diagnostikoan eta tratamenduan esperientzia zabala duten espezialitate onkologiko eta kirurgiko ezberdinetako profesionalek osatzen dute.