Saltar al contenido

Prentsa-Oharrak

Macej Lampek, Baskoniako jokalariak, IMQrekin hasi du mediku-azterketa

Lampek ez du oraindik Baskoniarekin debuta egin denboraldi honetan IMQk udan egin zion azterketa medikoan aldakako lesioa zuela antzeman baitzen.

Jokalariak azken hileak Estatu Batuetan eman ditu errekuperazioa osatzen

Gasteiz, 2012ko otsailaren 2a

Marcej Lampek bere lesioaren tunelaren bukaeran argia ikusten du jada. Jokalari poloniarrak, udan Caja Laboral Baskoniarekin konpromisoa hartu zuenak, ezin izan du denboraldi honetan debuta egin, IMQk, saskibaloi talde gasteiztarraren aseguratzaile mediko ofizialak egindako mediku-azterketan antzeman zitzaion aldakako fisura edo arteka dela eta.

Lamperi ebakuntza kirurgikoa egin zioten Coloradon (AEB) eta Estatu Batuetan eman ditu hilabete hauek lesiotik errekuperatzen eta bere egoera fisikoa lantzen. Jokalariak uda honetan Chicagon egindako teknika indibiduala lantzeko entrenamendu saio batzuetan omen dago lesioaren jatorria.

mediku azterketa Macej Lampe

Caja Laboral Baskoniak Lamperekin kontratua mantendu du, noiz sendatuko zain taldearen diziplinara integratzeko. Atzo arratsaldean, Estatu Batuetatik iritsi eta jarraian, Arabako saskibaloi taldearen aseguratzaile medikoa den IMQren mediku-azterketa egin zuen Lampek.

Uztaiari aurpegia zein bizkarra emanez jokatzeko aukera ematen dioten erasorako baliabide ugari dituen pibot poloniarra da Macej Lampe. Horrez gainera, Real Madrileko harrobikoa izaki, bere fitxa parekotzat hartzen da.

IMQ Kirola

Kirola eta bizitza osasungarria edukitzeko ohiturak sustatzeko eta laguntzeko politikarekin bat etorriz, IMQk aseguru berri bat sortu du, IMQ Kirola. Kirola egiten dutenentzat beren-beregi egindako Euskadiko lehenengo mediku-asegurua. Produktu hau aterata, konpainiak,  merkatuan gero eta handiagoa den eskaera bati erantzun nahi izan dio, kirola egiten dutenen berariazko beharrizanak betetzeko asmoz, kirolari profesionala, zalea zein lehiaketetan parte hartzen duena izan.

Aseguruaren estaldurak kirol-medikuntzako espezialitatea hartzen du batetik, eta bestetik, baita susperraldia laburtuko duen laguntza mediko-kirurgikoa ere. IMQ Kirolak, berez, elitekoa den kiroletako mediku-azterketa eskaintzen du, eta kirolak eragindako lesio edo patologia mota guztiak prebenitu eta artatze aldera, osasun-estaldura oso bat ere bai.

IMQren bezero direnei zein ez direnei zuzendutako aseguru honekin, kirol-medikuntzan adituak diren espezialisten eta izen handiko zentroen sare zabal bat izango dute eskura, Euskal Herriko kirol-klubetako jokalarien sasoi fisikoa zaintzen duten berberak, hain zuzen ere.