Saltar al contenido
Grupo IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Grupo IMQk egiten duen cookien erabilerari buruz gehiago jakin nahi baduzu kontsultatu gure Cookien Politika. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, Grupo IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula.

Lege oharra

Lege Oharra

WEBaren TITULARTASUNA

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2011 Legeak (IGZMEL) xedatutakoa betetzeko, zure esku ipintzen dugu “informazio orokorra”, “imq.es” web gunearen titularra den entitatearen identifikazio-datuak hartzen dituena, hala nola domeinu horretan jasotako azpidomeinu eta direktorio guztiena (aurrerantzean, Ataria):

Igualatorio Médico Quirúrgico, S.A.
I.F.Z: A95321386
Posta helbidea: Máximo Aguirre, 18 bis, 48011 Bilbao
Posta elektronikoa: imq@imq.es
Telefonoa: 902 20 21 50
Erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587. Tomoa, 15. Folioa, BI43293 Orria, 1. Inskribapena.

ERREGISTRO PUBLIKOAK ETA ADMINISTRAZIO-BAIMENAK

Bere jarduera burutu ahal izateko, Igualatorio Médico Quirúrgico, SA-k (aurrerantzean GRUPO IMQ) honako erregistro-datuak eta administrazio baimenak ditu:

-Osasun Plangintzako Zuzendaritza Nagusian 230 zenbakiarekin erregistratuta eta Ogasun Ministerioko Entitate Aseguratzaileen Erregistro Berezian 1960ko apirilaren 28ko MA dela eta inskribatuta (1980ko maiatzaren 21eko EBO).
-Osasun Publizitateko Administrazio-Baimena, Osasun Publizitatearen Erregistro-zenbakia 143/12 duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaritzak kudeatuta.

GRUPO IMQ OSATZEN DUTEN ENPRESAK

Auxiliar de Servicios Médicos, S.A.
Avances Médicos, S.A.
CAT XI, S.L.
Centro de Diagnóstico San Juan de Dios, S.A.
Centro de Diagnóstico Virgen Blanca, S.A.
Centro de Rehabilitación y Medicina Deportiva Bilbao, S.L.
Centro de Scanner de Vizcaya, S.A.
Centro Médico Zurriola, S.L.
Clínica del Dolor Praxis Bilbao, S.L.
Clínica Vicente San Sebastián TC 64, S.L.
Clínica Vicente San Sebastián, S.A.
Consultorios Médicos del IMQ Bizkaia, S.L.
CVSS Ondas de Choque, S.L.
CVSS Radilogía Clínica, S.A.
Edificio Antigua Clínica, S.L.
Entidad de Previsión Social Voluntaria de Decesos Euskofide
Genetic, S.L.
Gestlab 98, S.L.
Gomosa, S.A.
Grupo Igualmequisa, S.A.
Hemobesa, S.L.
Histocell, S.L.
Hospidom, S.L.
Igualatorio de Bilbao Agencia de Seguros, S.A.U.
Igualatorio Médico Quirúrgico Dental Bizkaia, S.L.U.
Igualatorio Médico Quirúrgico Dental, S.A.
Igualatorio Médico Quirúrgico S.A. de Seguros y Reaseguros
Igurco Centros Gerontológicos, S.L.U.
Igurco Gestión, S.L.
Igurco Residencias Sociosanitarias, S.L.U.
IMQ Club Vidalis, S.A.U.
Instituto de Medicina Integral de Bilbao, S.L.
Instituto de Neurocirugía Bilbao, S.L. Profesional
Instituto Oncológico IMQ Bilbao, S.L.U.
Instituto Urológico de Tecnología Avanzada INSUTEK, S.L.
Intervencionismo Cardiovascular Hemodinámica Vizcaya, S.L.
Laboratorio de Análisis Clínicos Virgen de Begoña, S.L.
Mediorametric, S.L.
Modelos Atención Gestionada, S.L.
Montepio del Igualatorio, Entidad de Previsión Social Voluntaria
Orue XXI, S.L.
Radiología Clinica Vizcaya, S.L.
Residencia Orue, S.L.U.
Resonancia Magnética Bilbao, S.A.
Saludnova S. Coop
Sociedad de Médicos del Igualatorio Médico Quirúrgico, S.A.
Sociedad de Promoción del Igualatorio Médico Quirúrgico, S.A.U.
Sociedad de Servicios del Igualatorio Médico Quirúrgico, S.A.U.
Sociedad Inmobiliairia del Igualatorio Médico Quirúrgico, S.A.
Traumatología DAM, S.L.
Unidad de Servicios de Pediatría Bilbao, S.L.
Zorrotzaurreko Mediku Kontsultategiak, S.L.U.

ATARIAREN EDUKIA

Atariaren helburua jarduera-esparru desberdinetan ematen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazio korporatiboa zabaltzea da, hala nola extranet plataforma bat ipintzea profesional parte-hartzaileen esku.

SARTZEKO ETA ERABILTZEKO ARAUAK

Baldintza hauek Atariaren erabilera arautzea dute helburu. Beraz, erabiltzailea Atarian sartu eta hori erabiltzeko, Lehe-Ohar honen baldintzak bete behar ditu, zerbitzuren batera sartzeko zenbait baldintza berezi onartu beharko dituela baztertu gabe.
Erabiltzaileak bere borondatez eta espresuki onartzen du bere erantzukizuna atarian sartu eta hau erabiltzeko. Horrez gain, debekatuta dago eta, horrenbestez, ondorioak erabiltzaileak jasango ditu, Atarira sartzea eta erabiltzea legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuekin, xede ekonomikoa izan zein ez.
GRUPO IMQk ezin izango du inolako erantzukizunik bere gain hartu Atariak helburu duen esparrutik kanpo erabiltzaileek egiten duten erabileragatik, ezta erabiltzaileen igurikimen, behar, jarduera edo emaitza konkretuak asetzeko, erabilera, egokitzapen edo Atariaren edota beren zerbitzuen edo edukien faltek ekar lezaketen ondorioengatik ere. Era berean, IMQ-k ez du Ataria erabiliz jasotako iritzi, gomendio edo ikasketen aplikazio praktikoaren emaitzengatik inolako erantzukizunik bere gain hartuko, azken ardura, betiere, erabiltzailearena izango baita.

ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK

Erabiltzeak hitz ematen du Ataria, edukiak eta zerbitzuak erabiliko dituela Legearekin, ohitura onekin, gogo onaren eskakizunekin, Lege-Ohar honekin eta Atari honetan sartutako gainerako baldintza aplikagarriekin bat etorrita
Erabat debekatuta dago honako hau:
1. Edozein eduki eta zerbitzu legez kanpoko helburu zein ondorioekin erabiltzea, Lege-Ohar honetan eta gainerako baldintza aplikagarrietan debekatuta baldin badaude, hirugarrenen eskubideak eta interesak urratzen dituztenean edo nola edo hala zerbitzuak, ekipo informatikoak edota GRUPO IMQren edozein ekipo informatikotan gordetako dokumentuak, artxiboak eta era guztietako edukiak modu arruntean erabili ahal izatea kaltetu, hondatu, gainkargatu, urratu edo oztopatu ahal badute.
2. Entitatearen zein hirugarrenen jabetza intelektualeko edozein zuzenbidek babestuta dauden edukiak eta zerbitzuak erabiltzea, baldin eta erabiltzaileak aldez aurretik ez badu lortu egiten duen edo egin nahi duen erabilera burutu ahal izateko baimenik titularren aldetik.
3. Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, jakinarazi, eraldatu edota aldatzea, horiei dagozkien eskubideen titularraren baimena izan ezean edota legeak baimendu ezean.
4. Birusak zein bestelako elementu fisiko edo elektronikoak txertatzea, baldin eta horiek GRUPO IMQren zein hirugarrenen sarearen, sistemaren edota ekipo informatikoen (softwarea eta hardwarea) funtzionamendu arrunta oztopatu ahal badute edota ekipo informatiko horietan gordetako dokumentu elektronikoak eta artxiboak hondatu ahal badituzte.
5. Edukiak lortzea zein lortzen saiatzea, horretarako, eta kasuan-kasuan, zure esku ipinitako baliabideak zein prozedurak edota interneten helburu horrekin erabili ohi direnak (weba, zerbitzuak eta/edo edukiak kaltetu, hondatu edota ezin erabiltzeko arriskurik ez dutenak) ez diren beste batzuk erabili behar badira.
Erabiltzaileak hitz ematen du ez dituela honako hauek inola ere kenduko, ezabatuko, aldatuko, ezta manipulatuko ere:
1. GRUPO IMQk zein eskubideen legezko titularrek euren jabetzetan sartzen dituzten oharrak, legendak, argibideak edota ikurrak, jabetza intelektualaren edo industrialaren esparruan.
2. Edukiek izan ditzaketen babeserako edo identifikaziorako gailu teknikoak (ur-markak, hatz-markak, e.a.).
3. Sartzea, ikustea eta, hala dagokionean, Edukiak eta/edo zerbitzuak deskargatzea betiere helburu pribatuekin eta ez komertzialekin egingo da.

PROFESIONALENTZAKO EXTRANETA

GRUPO IMQko kanpoko profesionalak Extranetera sartzeko erregistratu ahal izango dira, izaera pertsonaleko zenbait datu emanda.
Kasu horretan, erabiltzaileak bermatu egiten du ematen dituen datu guztiak benetakoak eta egiazkoak direla, eta bere ardura izango da emandako informazioa eguneratzea. Halaber, hitz ematen du Atarian eskaintzen diren zerbitzuetako identifikazio datuak (Erabiltzailea-Pasahitza) behar bezala zainduko dituela eta ez diela hirugarrenei erabiltzen ezta sartzen ere utziko. Erabiltzailea izango da erantzulea horiek modu desegokian erabiltzearen ondorioz kalterik eragingo balitz.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Atariaren diseinua, edukia eta iturri-kodeak, hala nola bertan agertzen diren logoak, markak eta gainerako bereizte zeinuak IMQ-ren zein webean sartzea behar bezala baimendu duten horien titularren jabetza dira, eta Jabetza Intelektuala eta Industrialaren araudi erregulatzailearen babesa dute. Horrenbestez, erabat debekatuta dago horiek erabiltzea, kopiatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, aldatzea edota antzeko beste jardueraren bat egitea, IMQ-k idatziz espresuki baimendu ezean.

ESTEKEN LIZENTZIA

Erabiltzaileek eta, oro har, estekaren bat sortu nahi duten pertsonek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, aldez aurretik baimena izanez gero:
1. Erabiltzaileak ezingo du Webaren edukia osorik zein partzialki erreproduzitu, imitatu, ezta horren itxura grafikoa ere (“look and feel”); halaber GRUPO IMQren orrien markorik (“frames”) edota esteka mihiztaturik (“link inline”) ezingo du egin.
2. Webaren orrietan ez da browserik, markorik ezta ingurune edo nabigazio barrarik sortuko.
3. Webari, GRUPO IMQri edota horren jabegoei buruz ez da adierazpen, azalpen faltsurik, ez zehatzik, ez zuzenik edota iraingarririk egingo; eta, zehazki, ez da adieraziko edo aditzera emango GRUPO IMQk parte hartzen duela, kide parte-hartzaile dela edota batera zein bestera esteka ezarri den web orrian eskainitako edota eskura ipinitako edukiak zein zerbitzuak gainbegiratu edo bere esku hartu dituela.
4. Esteka ezartzen den web guneak ez du inolako marka, izen komertzial, denda errotulu, izendapen, logotipo, eslogan edota GRUPO IMQri dagokion bestelako zeinu bereizlerik izango, salbu eta esteka beraren parte diren zeinuak edo GRUPO IMQk aldez aurretik idatziz baimendu dituen bestelako jabetzak.
5. Esteka ezartzen den web guneak ez du izango legez kanpoko informazio edo edukirik, moralaren, orokorrean onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren aurka doazenak. Halaber, hirugarrenen edozein eskubideren aurka doan edukirik ere ez du izango.
6. Estekak ezartzeak ez du inplikatzen GRUPO IMQ eta hori ezartzen den web gunearen jabearen arteko harremanik, ezta GRUPO IMQk bertako edukiak eta zerbitzuak onartzen eta onesten dituenik.

PUBLIZITATEA

Atariak publizitatearentzat gordetako espazioa izan dezake. Horrela denean, Atarian erabiltzaileari interesgarri suerta dakiokeen publizitatea txertatuko da, dela GRUPO IMQrena dela hirugarren enpresa iragarkigileena.
GRUPO IMQk iragarkigileei ez dio erabiltzaileari buruzko informaziorik ematen, salbu eta Atariaren erabilerari buruzko datu estatistiko anonimoak, zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileen igurikimenei egokitutako produktuak eskaintzeko helburuz.
Hala ere, GRUPO IMQk jakinarazten dizu iragarkigileek eta hornitzaileek, cookien bidez, erabiltzaileari buruzko, zerbitzuen erabilerari buruzko eta sarean egiten dituen mugimenduei buruzko informazioa lortzeko aukera izan dezaketela. Enpresa iragarkigileak informazio horretaz egin dezakeen erabilerarekin zerikusirik ez izateko, GRUPO IMQk ez du bere gain hartuko enpresa horiek eskuratutako informazioaren erantzukizuna.

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA

GRUPO IMQren eskumena izango da Atarian aldaketak egitea aldez aurretik jakinarazi gabe, Atariaren edo horren diseinuaren edukiak eguneratu, zuzendu, aldatu, erantsi edota kentzeko helburuarekin. Atariaren edukiak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioaren eguneratzea berehala egiten ez denez, Atarian dagoen informazioa indarrean dagoela eta zehatza dela beti egiazta dezazun proposatzen dizugu.
GRUPO IMQren eskumena izango da weberako edota bertako zerbitzuetarako sarrera ezeztatzea, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Lege-Ohar hau edota aplikagarriak diren bestelako erabilera baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.
GRUPO IMQk arrazoizko ahalegin eta baliabide guztiak erabiliko ditu web gunea eskuragarri egoteko; hala ere, ezin du bermatu weberako sarbidean etenik edo akatsik egongo ez denik, eta ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain interneterako konexioak dirauen bitartean gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik.
GRUPO IMQk ezin du bermatu Internet bidezko informazio-transmisioak erabat ziurrak izango direnik, bere kontroletik kanpo dauden hainbat faktore baitaude. GRUPO IMQk ez du bere gain hartuko erabiltzaileak paira ditzakeen kalte-galerak informazio-transmisioan gerta litezkeen gora-beheren ondorioz, hala nola datuak galtzea edota hirugarren pertsonen baimendu gabeko sarrerak.
Hala ere, jakinarazten dizugu GRUPO IMQk segurtasun politika aintzat hartuko duela izaera pertsonaleko datuen tratamenduan, indarrean dagoen espainiar legeriarekin bat etorriz.

PRIBATUTASUNA ETA DATUEN BABESA

GRUPO IMQdatuen babesari buruzko espainiar legeriaren menpe dago datu pertsonalen bilketa eta prozesamenduari dagokionean. Halaber, GRUPO IMQk cookiak dituela jakinarazten dizu. Argibide behiago izateko, erabiltzaileak Cookien Politika kontsulta dezake.

LEGE ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIAK

Erabiltzaileak badaki eta hala onartzen du Lege-Ohar hau espainiar legediaren eta jurisdikzioaren arabera zuzentzen dela.