Saltar al contenido

Informazio Korporatiboa

Egitura

IMQ taldearen organoak

IMQ Taldeak aseguratzailea den eta osasun laguntzak eskaintzen dituen enpresa talde handi baten sozietate eta antolamendu egitura du.

IMQ hazteko aukera handia duten sektore sinergikoetara dibertsifikatzen da.

foto

Mediku Elkartea

IMQ Taldearen jabetza organo nagusia. Akziodunak, Asociacion Igualatorio Médico Quirurgico y de Especialidades izeneko elkartea osatzen zuten mediku guztiak dira. Taldearen onuren erabilerari buruzko erabakiak hartzen ditu.

Montepío

Babeslea IMQ Seguros duen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea. IMQ Taldearen jabetzan gutxiengodun bezala hartzen du parte. Berorren helburua, jarraian aipatzen diren egoera eta arriskuetarako gizarte-aurreikuspena sustatzea da: aldi baterako ezintasun sorospena, baliaezintasuneko pentsioa, biziraupeneko pentsioa, heriotzagatiko kalte-ordaina,  aurreikuspeneko banakako plana eta zurztasun-pentsioa.

Elkartea

Mediku taldea batzen du eta helburuak honakook dira:

Jardun profesional askearen ohiko printzipioekiko errespetua zaintzea ondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea. 
Elkarteekin duten zerbitzu profesionalen errentamendu-harremanetan, bazkideen interesak babestea.
Bazkideen arteko elkar laguntza erraztea, gerta litezkeen arrisku eta gorabehera guztietan BGAE baten garapenaren bidez laguntza eskainiz.
Batasun eta adiskidetasun harremanak bultzatzea, baita maila zientifikoa eta profesionala mantentzea, ekitaldiak antolatuz eta dagozkien argitalpenen bidez.   

IMQ Taldea

Mediku Elkarteak gehiengoz osatua, IMQ Seguros eta IMQ Sevicios taldeak lotzen dituen holding elkartea da, negozio izaera desberdinarekin. Gutxiengoa diren bazkideak Seguros eta Servicios elkarteetan sartzea ahalbidetzen du.

IMQ Seguros

Aseguru jarduera mantentzeaz eta garatzeaz arduratzen den Elkartea, osasun aseguruak hain zuzen.

IMQ Servicios

Bere helburua, osasun eta gizarte-osasun arloko laguntzez arduratzen diren zentro eta enpresak sortzea, eratzea eta jabegoaz arduratzea da. Baita zerbitzu horien zuzeneko prestazioaz, aholkularitzaz, kudeaketaz eta haien arteko bitartekotzaz ere. Ondasun higigarrietan eta higiezinetan egiten diren inbertsioez eta zerbitzu hauen ekipamenduaz ere arduratzen da.

Osasun-zerbitzuak

Kliniketan parte hartzea. 
Diagnosirako zentroetan eta terapeutikoetan parte hartzea.
Etxez etxeko arreta. 

Gizarte-osasun zerbitzuak

Iguvida elkartearen sorrera, gizarte-osasun zerbitzuak eskaintzen dituen Igurco enpresan bazkide gehiengodun bezala parte hartzen duena.

Ongizatearekin zerikusia duten zerbitzuak

Vidalis

Beste zerbitzu batzuk

Dei-zentroa eta larrialdien koordinazioa.