Historia
IMQk 75 urtetik gorako esperientzia du eta, beraz, osasun-laguntzako aseguru-sektorearen konpainia aitzindaria da.
Erakundearen historia luzea eta ibilbide ezin hobea IMQ gure gizartean medikuntza-aseguratzaile moduan sendotzea ulertzeko giltzarriak dira. Horrez gain, IMQ Taldeak arrakasta handiz urratu ditu osasunarekin lotutako beste zerbitzu batzuetarako bide berriak, bezeroei arreta integrala eta bizi-kalitate hobea emateko.
2005eko abenduan Adeslas aliatu estrategiko eta bazkide minoritario moduan sartu zen. Eragiketa horretan Gasteizeko Igualatorioa erosi zen, Arabako entitate liderra.
Eta Euskal Herri osoan duen agerpena osatzeko, 2006ko urtarrilean IMQk Donostiaren erdialdean bulegoa ireki zuen eta, modu horretan, Gipuzkoa probintzian ezarri zen.
Produktuen dibertsifikazioari eta lurralde-hedapenari esker eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortzeko duen konpromisoari esker, pertsona gero eta gehiagok Igualatorioan konfiantza dute. Liderra alboan izatearen lasaitasuna.

