IMQ Servicios
Bisitatu web gunea
Bere helburua, osasun eta gizarte-osasun arloko laguntzez arduratzen diren zentro eta enpresak sortzea, eratzea eta jabegoaz arduratzea da. Baita zerbitzu horien zuzeneko prestazioaz, aholkularitzaz, kudeaketaz eta haien arteko bitartekotzaz ere. Ondasun higigarrietan eta higiezinetan egiten diren inbertsioez eta zerbitzu hauen ekipamenduaz ere arduratzen da.
Osasun-zerbitzuak
- • Jabetzan dituen klinikak
- Euskadin zentro gehien dituen aseguratzailea da IMQ. Bere zentroen sarea Bizkaian honako hauek osatzen dute: IMQ Virgen Blanca Klinikak, IMQ Colón Zentro Medikoa, IMQ Ajuriaguerra Errehabilitazio Zentroa eta IMQ Dña. Casilda Zentroa. Araban, taldeak badu San José Ospitalea, Amárica Zentro Medikoa eta IMQ Avenida Hortzetako Klinika.
Azpimarratzekoa da IMQ Zorrotzaurre Klinika, 2012. urtearen hasieran zabaldu zela Bilboko auzo horretan. 9.000 metro koadroko lurzatian kokatuta dago, eta osasun-instalazioak eta abangoardiako teknologia ditu, erreferentziako zentro bihurtzen dutenak.
Laguntza-sarea azpiegitura sanitario hedatuenak osatzen du; izan ere, hitzartuta dauzka Euskadiko klinika pribatu handienak eta beste hainbat zentro ospetsu nazio mailan. - • Diagnostiko-zentroak eta zentro terapeutikoak jabetzan
- IMQ Taldeak berrikuntzetan eta egiturazko berrantolaketetan nahiz asistentzia-maila gorenari eusteko teknologia berrietan inbertitzen du.
- • Etxeko arreta
Zerbitzu sozio-sanitarioak
- • IMQ Ayuda
- Konponbide sozio-sanitarioei buruzko orientabidea eta aholkularitza. Egoitzak, eguneko zentroak eta abar.
Bisitatu web gunea
Ongizatearekin lotutako zerbitzuak
- • Vidalis
- Bisitatu web gunea

