Saltar al contenido

Prentsa-Oharrak

IMQk 1.500 pertsona bilduko ditu gaur Euskalduna Jauregian 75. urteurrena ospatzeko

Antzezlan baten bidez IMQren iragana, oraina eta geroa kontatzen da, era atsegin eta dibertigarrian

Medikuak, enpresak, erakundeak, elite-kirolariak eta politika, ekonomia, enpresa zein gizarte arloko pertsona ospetsuak izango dira ekitaldian

Honako hauek hartuko dute parte: Pedro Ensunza, IMQko presidentea; Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; Gizarte Ekintza sailako diputatua, Juan Mari Aburto eta Rafael Bengoa, Osasun sailburua

IMQk 309.000 bezero ditu Euskadi osoan, eta %67koa da bere merkatu-kuota

Bilbo, 2009ko irailaren 30a.

Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundeak bere 75. urteurrena ospatuko du gaur arratsaldean, Euskalduna Jauregian 19:30ean. 1.500 pertsonaren aurrean antzezlan atsegin eta dibertigarri batean IMQren historia, filosofia eta geroa ekarriko dira gogora. Euskadiko medikuak, enpresak, erakundeak, elite-kirolariak eta politika, ekonomia, enpresa zein gizarte arloko pertsona ospetsuak izango dira ekitaldian. Era berean, honako hauek hartuko dute parte: Pedro Ensunza, IMQko presidentea; Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; Juan Mari Aburto, Gizarte Ekintza sailako Diputatua eta Rafael Bengoa, Osasun sailburua.

IMQ: lider baten historia

Igualatorio Médico Quirúrgico IMQ erakundea1934an sortua-, enpresa talde handi bat da. Bi arlo ditu, IMQ Aseguruak (osasun aseguruak merkaturatzen ditu) eta IMQ Zerbitzuak (osasun eta laguntza aseguruak ematen ditu), betiere osasunari, ongizateari eta hirugarren adinari lotuak. IMQren zerbitzuak kliniketan, tratamenduko zentroetan eta diagnosiaren arloan ematen dira.

1934an elkartu ziren berrogeita lau mediku euskal gizarteari osasun azpiegitura eskuragarri eta kalitatezkoa emate aldera. Arrakasta itzela izan da. Garai hartan 100 pezeta jarri zituen haietako mediku bakoitzak, hasierako kapital gisa proiektua abian jartzeko. Kopuru hark sekulako emaitza izan du. Estatuko lehen igualatorio medikoa izan zen eta geroko IMQren hastapena.

Euskadin lider eta aitzindari, Igualatorio Médico Quirúrgico erakundea Estatuko zazpigarren osasun aseguratzailea da. Estaldura erabatekoa da, kalitatezko laguntza azpiegitura sendoa du baita ospe handiko mediku sare ikaragarria ere. 305.000 asegurudun guztira.

2008an mediku-aseguruen dibisioak 180,9 milioi euroko sarrerak izan zituen, % 7,7ko igoera 2007ko urtearen aldean. Konpainiak 40 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen zerbitzu medikuetan parte-hartzean. Merkatu-kuota % 67koa da. Zehazki, lurraldeka, Bizkaiko merkatu-kuota % 80koa da, 270.000 asegurudun baino gehiagorekin; eta Araban, % 75eko kuota eta 29.000 bezero baino gehiago.  Gipuzkoan, berriz, 9.000 asegurudun baino gehiago daude.

IMQren mediku-aseguruak alor asko bermatzen ditu: kalitatezko osasun eskaintza, itxaron-zerrendarik gabeko laguntza pertsonalizatua, espezialistak hautatzeko aukera, zerbitzuak arin eta eroso jasotzeko aukera, hainbat izapidetza laburrago egiteko aukera,  e.a.

IMQk dituen zerbitzuen ondorioz estaldura erabatekoa da eta Euskadiko mediku sare garrantzitsuena osatu du, gainera osasun zentro pribatu guztiak itundu ditu. Euskadin ospe handiko 2.600 medikutik gora dauzka, espezialitate guztietakoak. Zentroak 20 inguru dira, guztiek puntako mediku-teknologia eta diagnosirako teknika aurreratuenak dituztela.

Hainbat ospitaleren jabea da, Bizkaian (Vicente San Sebastián eta Virgen Blanca klinikak) eta Araban (San José Ospitalea eta Amarica Mediku Zentroa). Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako gainerako klinikekin ditu itunak.

Oraina eta geroa

Urte historikoa da aurtengo IMQrentzat. Alde batetik, 75. urteurrena betetzen da, gaur ospatzen duguna, eta, beste aldetik, gure proiektu handiaren obrak abian jarriko dira, Zorrotzaurren eraikiko den klinika modernoa hain zuzen ere. Euskadiko mediku-zentro pribaturik handiena, betiere osasunaren eta medikuntzaren mesedetan.

Klinika izango den honek 26.000 metro koadro baino gehiago izango ditu. Eraikina Alfonso Casares eta Carlos Ferrater arkitekto entzutetsuek diseinatu dute, Luis Domínguez arkitektoaren toki-laguntzarekin. Azken berrikuntza funtzional, teknologiko eta asistentzialak izango ditu, eta 210 plaza, ospitaleratze, eguneko ospitale, ZIU eta larrialdiak barne. Osoko ezaugarria izango du eta espezialitate mediko-kirurgiko guztiak emango ditu. Eraikitzeko lanak udazken honetan hasi eta 2011. urtearen amaiera arte luzatuko dira.

Gertaera gogoangarri batzuk

-1934. IMQk Estatuko lehen osasun sistema sortu zuen.

-1940. Lehen aseguru kolektiboa Bridegstone Hispaniarekin. Geroago BBK, Bilboko Udala, Petronor…elkartu ziren.

-1952. Montepioa sortu zen.

-1959. IMQ Elkarte Anonimo bihurtu zen.

-1980. Vicente San Sebastián klinika jabetzan hartu zuen.

-90eko hamarkadan. IMQk negozi-eredua berrasmatu zuen. Lehen aseguru osagarriak IMQ Acunsarekin.

-2002. Vidalis zerbitzu plataforma sortu zen eta adinekoentzako hainbat proiektu egin ziren: egoitzak, eguneko zentroak, babespeko apartamentuak…

-2004. Holding elkarte gisa eratu zen. IMQ Taldea sortu zen: IMQ Aseguruak eta IMQ Zerbitzuak. Adeslasekin itun estrategikoa; Euskadin hedatzen hasi zen.

-2005. Virgen Blanca jabetzan hartu zuen.

-2006. Lurralde hedapena Gipuzkoa  eta Arabara.

-2007. IMQ Laguntza zerbitzu sozio-sanitarioa sortu zen eta Igurco Unbe egoitza zabaldu zen…

-2009. 75. urteurrena. Zorrotzaurreko ospitale-zentro berria eraikitzen hasi da, Euskadiko osasun-zentro pribaturik handiena eta Euskadi osoan erreferente.

-Geroa. Hurrengo bost urteotan, IMQ taldeak 125 milioui euroko inbertsioa egingo du hainbat proiekturi aurre egiteko. Horietatik zati handiena klinika berria eraikitzeko erabiliko da, 85 milioi euro.