Prentsa-Oharrak
2011/02/02
Macej Lampek, Baskoniako jokalariak, IMQrekin hasi du mediku-azterketa
Lampek ez du oraindik Baskoniarekin debuta egin denboraldi honetan IMQk udan egin zion azterketa medikoan aldakako lesioa zuela antzeman baitzen
2011/01/30
IDISeko kide egin da IMQ Patrono gisa
IDIS osasun zerbitzu pribatuko elkarte nagusiak biltzen dituen fundazio bat da eta elkarte horien baterako interesak ordezkatzea du helburu
2011/11/29
IMQ taldeak, Teknon taldearen lankidetzarekin, indartu egiten du eskaintza onkologikoa eta kantzerraren diagnostikorako eta tratamendurako osoko laguntza-unitatea sortzen du
Proiektu honen garapenak egungo eskaintza indartzeko aukera ematen du, azken urteotan maila erabakitzaile altuarekin garatzen ari den zerbitzu batean aurrera pausu bat gehiago emanez
2011/11/22
Baskoniako jokalari berria den Goran Dragic-ek IMQrekin egindako mediku-azterketa gainditu du
Dragic Baskoniara bueltatzen da, munduko saskibaloi ligarik onenera jauzi egiteko utzi zuen taldera, hain zuzen ere
2011/10/28
IMQ aseguratzaile medikoa Behobia-San Sebastian lasterketaren babesle ofizial bezala estreinatzen da
IMQ taldeak kirol profesionala zein oinarrizko kirolaren aldeko apustua egin du beti eta jarduera multzo zabala laguntzen du bi esparruetan
2011/10/20
IMQ Euroleagueko hornitzaile mediko ofiziala da Bilbao Arenan jokatzen diren partidetan
IMQ Bilbao Basketen aseguratzaile mediko ofiziala da eta ACB Endesako partidetan hornitzaile mediko moduan ari da
2011/10/07
Badakizkigu Caja Laboral Baskoniako zaleen artean egindako IMQUIRINA zozketaren irabazleen izenak
Taldeko kapitainak, Mirza Teletovicek, urriaren 8an Baskonia eta Cajasol artean jokatuko den partida bukatzean banatuko du saria
2011/09/29
IMQ izango da saskibaloi Superkopako, Euskalkopako eta Euroleagueko hornitzaile mediko ofiziala
ACB ligako partida guztietan bezala, lehenengo taldeko jokalariak ez ezik, Bilbao Arena Kirol Jauregira partida guzti hauek ikustera hurbilduko diren 8.000tik gora bazkide eta zaletu ere artatuko ditu, beharrik egonez gero, IMQk
2011/09/29
Joey Dorseyk, Caja Laboral Baskoniako jokalari berriak, mediku-azterketa gainditu du
Defentsa-lanetan trebea da. Unibertsitate-garaian, eta bere Konferentzian, Urteko Defendatzailerik Onenaren saria irabazi zuen bi denboralditan jarraian
2011/09/29
Kevin Seraphinek, Caja Laboral Baskonia taldeko jokalari berriak, IMQren mediku-azterketa gainditu du
Seraphin, uda honetan Lituanian jokatu den Eurobasket txapelketan zilarra lortu duen Frantziako selekzioko jokalari izan da
2011/09/01
Baskoniako jokalari berria den Reggie Williams-ek IMQn egin du mediku-azterketa
Joan den urtean NBAko Golden State Warriors taldeko jokalari izan zen, eta, 80 partida jokatu zituen haiekin, 9.2 puntu, 1,5 asistentzia eta 2,5 erreboteko batezbestekoarekin
2011/08/31
Baskoniak fitxatu duen Maciej Lampe jokalariari egindako azterketa medikoak adierazi du aldakako lesioa duela eta, gutxienez, bost hilabeteko baja izango dela
Lesioa konplexua da oso eta Lamperen errekuperazio aldia bost eta zortzi hilabetekoa izan daiteke
2011/08/29
D’or Fischer jokalariari mediku-azterketa egin diete IMQ-ko Kirol-Medikuntza Unitatean
Taldearen azken fitxaketari mediku-azterketa egokia egin zaio IMQ-ko Kirol-Medikuntza Unitatean
2011/08/19
Raul Lopez eta Alex Mumbru jokalariei mediku-azterketa egingo diete gaur IMQ-ko Kirol-Medikuntza Unitatean
IMQ-ko Kirol-Medikuntza Unitateak, Ajuriaguerrako Kirol-Medikuntzako Zentroan kokatuak, kirol-medikuntzan teknologiarik berriena du eta gorputz-hezkuntzan eta kirolean mediku espezialistak, Zentroko fisioterapia eta errehabilitazio arloak babestuak
2011/08/18
Milko Bjelicak, Baskoniaren azken fitxaketak, arazorik gabe gainditu du azterketa medikoa
Montenegroko pibotak selekzioarekin egiten ari zen kontzentrazioa utzi eta azterketa medikoa egin du, Gasteizko taldearekin fitxatzeko azken urratsa
2011/07/29
IMQ Taldeak 22,4 milioi euroko irabaziarekin itxi du 2010 ekitaldia
Datu hauek, iazko irabaziekin alderatuz, %0,56ko hazkundea erakusten dute
2011/07/18
IMQ-k eta CECOBIk sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, 15.000 bazkide eta 5.000 saltoki baino gehiagok osasun-aseguru bakarra izateko aukera izango dute
CECOBIk IMQ hautatu du 15.000 bazkide baino gehiagok IMQ CECOBI aseguru mediku esklusiboa izan dezaten
2011/07/14
Bizkaia Bilbao Basket taldeko azken fitxaketari, Roger Grimauri, azterketa medikoa egingo diote gaur IMQren Kirol Medikuntzako Unitatean
Grimau, Bartzelona taldetik etorri dena -azken zortzi urteak han eman ditu-, internazional absolutua izan da Espainiako selekzioarekin
2011/07/12
Raul Lopez jokalari internazionalak azterketa medikoa egingo du gaur IMQ-ren Kirol Medikuntzako Unitatean
Jokalaria Errusiako Khimki taldetik etorri da, baina Real Madril eta NBAko Utah Jazz taldeetan ere jokatu du, besteak beste. Bilbao Arena Bizkaia Bilbao Basket taldeko jokalari moduan aurkeztu aurretik azterketa medikoa egingo diote
2011/07/07
Athletic Club-eko jokalariek osasun-azterketa egingo dute, gaur eta bihar, IMQren Kirol Medikuntzako Unitatean
IMQren Kirol Medikuntzako Unitatea punta-puntako teknologiaz hornituta dago; era berean hezkuntza fisikoan eta kirolean adituak diren mediku espezialistak daude bertan, baita fisioterapia eta birgaitze zerbitzuak ere
2011/07/01
Kirola aseguru berria atera du IMQk, kirola egiten duten guztiei zuzendua
IMQ Kirola, kirolariei zuzendutako Euskadiko lehenengo asegurua da. Kiroletako mediku-azterketa elitekoa eta osasun-estaldura oso bat eskaintzen ditu, kirola egiteak eragindako lesio eta patologia guztiak artatze aldera.
2011/05/19
IMQk, Real Sociedaden partidetako hornitzaile mediko ofizialak, Real Sociedaden 15.000 bufanda oparituko ditu azken jardunaldian animoak emateko
Beren bufanda jaso nahi duten zaletuek IMQ aseguru-etxe medikoak Anoetaren inguruetan larunbatean, hilak 21, 18:00ak eta 22:00ak artean jarriko duen standera joan beharko dute. Hori eskuratzeko, www.imqconlareal.com web orrian aurrez izena eman eta web horretan eskainiko duten kupoi inprimatua standean aurkeztu besterik ez da egin behar
2011/05/17
IMQ-k bere mediku-zentroa izango du Bilbon, eskaera gehien duten espezialitate medikoak eta kirurgikoak artatzeko
IMQ zentro medikoa egunean hamabi orduz irekitzen da eta, besteak beste, kontsulta hauek egiten dira: medikuntza orokorra eta pediatria; alergologia, kardiologia, neumologia eta erreumatologia bezalako espezialitate medikoak; kirurgia orokorra, plastikoa, otorrinolaringologia eta traumatologia bezalako espezialitate kirurgikoak; eta erradiologia konbentzionaleko baliabide diagnostikoak eta analisi klinikoak egiteko ateratze-puntuak
2011/05/13
UPV/EHUk eta IMQ Taldeak esparru-akordioa sinatu dute ekimen bateratuak gauzatzeko eta trebakuntzaren eta ikerketaren esparruan lankidetzan aritzeko
Akordioan graduaurreko eta graduondoko irakaskuntzaren esparruan garapen-objektu izango diren lankidetza-ildo nagusiak bildu dira, baita ikerketa eta beste jarduera batzuk ere
2011/05/13
Jon Garciak, IMQk laguntzen duen BAT Basqueteam-eko taekwondolariak, Hego Korean jokatu den Mundialean lortutako brontzezko domina aurkeztu du Bilbon
Kirolaria Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Ordezkaritzan egon da komunikabideen aurrean bere esperientzia azaltzeko
2011/05/11
IMQ, ondoen baloratutako aseguru-etxe medikoen zerrendan lehen tokian dago, KEEk egindako ikerketaren arabera
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak osasun-asistentziarako hamahiru aseguru alderatu ditu, eta horretarako, hainbat espezialitatetako hamaika medikuri egin dizkie galderak
2011/04/07
IMQ-k eta Mondragon Health-ek hitzarmena sinatu dute I+G+b sustatzeko osasun-sektorean
Bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur osasunarekin, osasun-asistentziarekin eta kudeaketarekin zerikusia duten produktuei, prozesuei eta zerbitzuei dagokienez, teknologian eta berrikuntzan ikerketa-proiektuak sustatzeko
2011/03/04
IMQ Zorrotzaurreko klinikako kotarik garaienera iritsi da eta bandera batekin sinbolizatu du
Alkateak, Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Osasun-Kontseilariak klinika berriko obrak bisitatu dituzte arkitektoekin eta IMQ-ko zuzendaritza-taldearekin batera, alegia, klinikaren zero kota, ospitaleratze-eremuko sarreratik kanpo-kontsultetara eta larrialdietara, eta eraikinaren kotarik handienean gauzatu den banderaren igoeran izan dira.
2011/02/10
IMQ Estatuko lehen osasun aseguru-etxe bilakatuko da laguntzaile birtuala ezartzeari dagokionean
“Eva”k erabiltzaileari erakutsiko dio web orrialdean edozein informazio-mota bilatzen: medikua, produktua, izapide administratiboa, e.a.
2011/02/07
Euskal kirolari onenetako batzuk IMQ Aseguak-en kanpainako protagonista berriak
Alberto Iñurrategi, Virginia Berasategui, Efrén Vázquez, Eunate Aguirre eta Aritz Aranburu dira kanpainako protagonistetako batzuk
2011/01/31
IMQ Taldeak bere zuzendaritza-egitura berritu du
IMQ taldeak Kontseilari Delegatuaren figura sortu du. kargu hori orain arte IMQ-Aseguruak konpainiako Kontseilari - Aseguruen Zuzendari Orokorra izan den Jose Andres Gorricho jaunari esleitu zaio
2011/01/14
IMQ-k Bizkaia Bilbao Basket taldeko zaletuak giza mosaiko batean parte hartzera animatzen ditu kopan duen sailkapenean laguntzeko
IMQ-ren ekimenez, Bilbao Basket taldeak Bilbao Arena-ra joango diren 8.000 zaleak kartoi meheekin mosaiko zuri-beltz bat egiten parte hartzera animatzen ditu, horrela, taldea animatzeko eta kopan duen sailkapenean laguntzeko
2011/01/05
Bilbao Basket taldeko Mumbrú eta Banic jokalariek Bizkaian erreferentzia sozio-sanitarioa den IMQren Igurco Unbe adinekoen zentroko adinekoei bisita egingo diete
Jokalariek adinekoekin hitz egiteaz gain zenbait opari emango dizkiete Errege Magoen eguna dela eta
2010/12/27
Bilboko Goi Ingenieritza eskolak aipamen berezia egin die Zorrotzaurreko IMQ-ren klinikaren lanei konplexutasunagatik eta singulartasunagatik
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko hogeita hamar ikaslek bisitatu berri dituzte klinikako obrak
2010/12/03
IMQ-k, Baskoniaren aseguru-etxe mediko ofizialak, Fernando San Emeterio omendu du gaur, iazko denboraldian ACBko saskiratzerik erabakigarriena egiteagatik
Omenaldiarekin jokalariak kirolean egindako gertaera handia eskertu nahi da. Omenaldia gaur izan da IMQ-k Gasteizen dituen bulegoetan
2010/10/11
IMQ-Iquimesak Baskoniarekin duen hitzarmena berritu eta taldeko aseguratzaile mediko ofizial moduan sendotzen da
Igualatoriok osasun asistentzia bermatuko die talde nagusia osatzen dutenei. Halaber, aseguratzaileak klubeko profesionalei urteroko azterketa medikoak egingo dizkie
2010/10/11
IMQk, Athletic Club taldearen osasun-aseguratzaile ofizialak, hitzordua du San Mames zelaian EHUko 130 ikaslerekin, zelaian osasun-laguntza eskaintzerakoan nola jokatu argitu asmoz
Igualatorioak partidu bakoitzean 130 sanitarioz osaturiko taldea, lau anbulantzia eta lau desfibrilagailu jartzen ditu beharrizanetarako
2010/08/16
Bilbao Basketeko jokalariek gaur pasatuko dute azterketa medikoa IMQko Kirol Medikuntzako Unitatean
Lehiaketako kirol azterketa medikoaz gain, korrika egiteko zintan goi mailako erresistentzia froga eta azido laktikoaren balorazioa eta guzti, muskuluen indarra neurtze aldera neurketa isozinetikoa ere egingo zaie
2010/07/07
IMQ klinikaren lanak Zorrotzaurren aurrera doaz eta zazpi solairuetako egituren eraikuntza fasea hasi da
Alfonso Casares arkitektoak eta José Andrés Gorricho IMQ-ko zuzendari nagusiak, gaur Euskadiko klinika pribaturik garrantzitsuena izango denaren eraikuntza lanak bisitatu dituzte, indusketa eta zimendu fasea bukatuta
2010/07/07
Athletic Klubeko jokalariek IMQ-ren Ajuariguerra Errehabilitazio Zentroko Kirol Medikuntzako Unitatean egin dituzte proba medikoa
Athletic-eko lehen taldeko jokalariek uztailaren 7an eta 8an azterketa medikoa izan dute IMQ-k Ajuriaguerran duen Errehabilitazio Zentroko Kirol Medikuntzako Unitatean. Zentro hori Athletic Klubaren aseguru-etxe mediko ofizialarena da, eta, urtebete eta gero, Bizkaian medikuntza fisikoaren eta errehabilitazioaren erreferentzia izatera iritsi da
2010/03/08
Baskoniaren osasun aseguratzaile ofizialak, IMQ Iquimesak, hortzetako aseguru bana eman die jokalari guztiei eta Baskonia eta Cibona Zagreb-en arteko partidurako 120 sarrera oparitu ditu
Baskonia Caja Laboral taldeko jokalariek hitzordu bat dute gaur medikuntza eta osasunarekin. Izan ere, taldeko jokalari diren Walter Hermann eta Carl English IMQ Avenida Hortzetako Klinika berrian izan dira gaur, talde guztiaren izenean IMQren hortzetako asegurua hartu asmoz. Aholkularia-Zuzendari Nagusia den Jose Andres Gorrichok eman dizkie hortzetako aseguruak talde arabarreko hiru jokalariei
2010/02/09
IMQk Euskadiko klinika pribatu handiena izango denaren lehenengo harria jarri du Zorrotzaurre
IMQren lehendakaria eta konpainiaren Aholkulari-Zuzendari Nagusia, Pedro Ensunza eta José Andrés Gorricho hurrenez hurren, egon dira ekitaldian, Bilboko alkate Iñaki Azkunak, Bizkaiko Ahaldun Nagusia den José Luis Bilbaok lagunduta
2009/11/20
Athletic Club taldeak IMQ omenduko du bihar Bartzelonaren aurkako partiduan
Omenaldiak, Igualatorio Médico Quirúrgico-k eta bere asistentzia taldeko partaideak San Mamesen jokatzen diren partiduetan zelaian gertatzen diren gertakizunei erantzuten egiten duten lana aitortzen du
2009/09/30
IMQk 1.500 pertsona bilduko ditu gaur Euskalduna Jauregian 75. urteurrena ospatzeko
Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundeak bere 75. urteurrena ospatuko du gaur arratsaldean, Euskalduna Jauregian 19:30ean

