Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

FVEMek lankidetza hitzarmena sinatu du IMQrekin, enpresa bazkideek baldintza esklusiboak izan ditzaten aseguru medikoetan

20.07.2017

FVEMek lankidetza hitzarmena sinatu du IMQrekin, enpresa bazkideek baldintza esklusiboak izan ditzaten aseguru medikoetan

Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza (FVEM) IMQrekin, Euskadin buru den aseguru-etxearekin, lankidetza hitzarmena sinatu du bere Bilboko egoitzan, osasun-aseguramendu pribatua sustatzeko Bizkaiko metal enpresen kolektiboan. Izenpetzean José Luis López Gil presidentea aritu da FVEMen ordezkari gisa, eta Javier Aguirregabiria González de Echévarri zuzendariondoko nagusia IMQren ordezkari.

Hitzarmen honen arabera, IMQk bere osasun-laguntza, ospitaleratze, istripu eta heriotza aseguruak jarriko ditu FVEMeko kide diren enpresen esku. Modu horretan, FVEMera atxikitako 900 enpresek eta 32.000 langileek Euskadin buru den aseguru medikoa kontratatu ahal izango dute eurentzat eta euren familientzat, oso baldintza onuragarrietan.

IMQk enpresa txiki eta ertainei bereziki zuzendutako polizak izenpetzeko aukera emango dio FVEM kolektiboari, “IMQ Activa” edo “IMQ Azul” polizak, esaterako. Poliza horiek osasun estaldura osoa bermatzen diete onuradunei, lehen mailako medikuntzan, larrialdi eta anbulantzia zerbitzuetan, osasun eta kirurgia espezialitate guztietan, proba diagnostikoetan eta tratamenduetan, goi mailako kirurgia espezializatuan, haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintzan, ospitaleratzeetan eta psikoterapian, besteak beste.

Hitzarmenak ahalbidetuko du FVEMera atxikitako enpresak zerbitzu multzo honetaz baliatzea, itxaronaldirik gabe, ordutegi zabalekin eta Euskadiko medikuen koadro zabalean eta estatu mailako zein nazioarteko izen handiko zentroen sarean aukeratzeko askatasunarekin. Era berean, Euskadiko klinika pribatu nagusietara eta zentro propioen sarerik zabalenera jotzeko aukera ematen du.

Gaur egun, 1.000 enpresa baino gehiagok eta 346.000 aseguratuk jarri dute euren konfiantza IMQrengan.

FVEM Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak, bere aldetik, hitzarmena bera eta duen irismena sustatuko ditu enpresa eta federazio bazkideen artean, hainbat komunikazio kanal eta euskarriren bitartez.